Atzerritarren legea

Sarkozyk bultzatako inmigrazioaren lege proiektuak baiezkoa jaso du, Frantziako Parlamentuan

367 boto alde eta 164 kontra izan ditu Frantziako Parlamentuan Nicolas Sarkozy Barne ministroaren inmigrazioari buruzko lege proiektuak. Frantzian atzerritarren sarrera baldintzak asko gogortuko dira proposamenak aurrera egiten badu. Ekainaren 6an eta 7an eztabaidatuko dute lege proiektua, senatuan.

2006ko maiatzaren 17a
20:30
Entzun
Frantziako Barne ministro Nicolas Sarkozyren hitzetan,"inmigrazio hautatua eta ez jasankorra bideratuko duen lege proiektua onartu da gaur", Frantziako Parlamentuan. 367 boto izan ditu alde eta 164 kontra, eta senatuan eztabaidatuko dute ekainaren 6an eta 7an. Lege proiektua onartuko balitz, 2003an onartutako lege gogorra gaindituko luke berriak. "Garapenerako onura ekarriko luketeen inmigranteen sarrera erraztuko du legeak", hau da, besteak beste, zientzilari, artista eta informatikoen sarrera. Kualifikazio berezirik gabe lan bila doazen edota familia elkartzeko xedez emigratzen duten pertsonek, berriz, neurri oso gogorrak jasan beharko dituzte euren kasuak onartu nahi badira.

Familia Frantziara eraman nahi duten atzerritarrek, kasu, erakutsi beharko dute hemezortzi hilabete daramatzatela gutxienez legezko. Gaur egun urtebete nahikoa da. Hori gutxi balitz bezala, 1.200 euroko soldata izan beharko dute gutxienez, eta etxebizitza baldintza egokiak.

Eta lege horren beste adibide bat aipatzeke, orain artehamar urte Frantzian egonez gero, automatikoki bertan geratzeko baimena eskuratzen zen. Lege berriarekin, berriz, "banan-bana"aztertuko dituzte kasuok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.