Sarkozyk eta Zapaterok akordio "erabakigarria" lortu dute "ETAren kontrako borrokan"

Frantziako eta Espainiako gobernuen presidenteek goi bilera egin dute gaur, Parisen, eta ikerketako lan talde iraunkorrak sortuko dituztela iragarri dute. Michell Alliot-Marie eta Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroek elkarlana sendotzeko agiria sinatuko dute.

2008ko urtarrilaren 10a
16:35
Entzun
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak bilera egin dute gaur Parisen, Eliseo jauregian, eta ETAren kontrako borrokan akordio "erabakigarria" hartu dutela adierazi du Zapaterok, "ikerketako lan talde iraunkorrak sortuko ditugulako".

Polizia eta bitarteko gehiago jarriko dituzte "terrorismoaren aurka" eta, Sarkozyk esan duenez, "ez dira terroristak azkeneko hitza izango dutenak, demokrazia baizik".

Sarkozyk presidente kargua hartu zuenetik Zapaterori harrera egiten dion lehendabiziko aldia izan da. Lehendabizi agintari biek egin dute bilera, eta gero batzar zabalagoak egin dituzte bi estatuen ordezkaritzetako kideekin.

Batek zein besteak agertu dutenez, "ETAren kontrako borroka" izan da goi bileraren ardatza. Arlo horretan bi estatuek dituzten harremanak "bikainak" direla agertu dute iturri ofizialek, baina Capbretongo (Landak, Frantzia) erasoaren ondoren elkarlana areagotzea erabaki dutela. Hain zuen ere, Michelle Alliot-Marie Frantziako Barne ministroak eta Alfredo Perez Rubalcaba Espainiakoak bi estatuen elkarlana areagotzeko akordioa sinatuko dutela aurreikusita dago.

ETAren kontrako borrokaz gain, immigrazioa eta bi estatuen arteko lotura elektrikoak aztertu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.