Aldaketa 16-ren arabera, Roger Etxegarai kardinalaren bitartekaritzari esker hartu du aintzat gutuna Frantziako Barne ministroak. Sarkozyk, eskutitza jaso ahala, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari eta Mariano Raxoi PPko presidenteari eman zien jasotako mezuaren berri.Albiste beraren arabera, ETAren azken atentatuei erantzuteko atxilotu zituen Frantziako Poliziak Harriet Agirre eta Idoia Mendizabal ETAko ustezko kideak, urte hasieratik kontrolpean eduki ondoren.
Espainiako Gobernuaren eta ETAren artean elkarrizketarik baldin bada Frantziako Gobernua ez dela tartean sartuko adierazi zuen Dominique de Villepin Frantziako lehen ministroak, atzo Bartzelonan.
POlitika
Sarkozyk ez duela ETAren gutunik jaso esan du Frantziako Barne ministerioak
Frantziako Barne ministerioak ukatu egin du Nicolas Sarkozy Barne ministroak ETAren gutuna jaso duela. =i Aldaketa 16=i eta =i Canbio 16 =i astekariek argitaratu dutenez, gatazkaren konponbide elkarrizketatuan parte hartzeko eskatu eta presoen sakabanaketa bukatzeko eskatu dio ETAk Frantziako Gobernuari, eskutitz bidez. Frantziako Barne ministerioak esan du gutun hori "ez dela iritsi".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu