Lehen Lan Kontratua

Sarkozyk Frantziako Gobernua utz dezake CPEren inguruko krisia kudeatzeko moduarekin ados ez dagoelako

CPE lehen lan kontratu legearen inguruan sortu den gatazkari eman beharreko irtenbideareki ez datoz bat Dominique de Villepin Frantziako lehen ministroa eta Nicolas Sarkozy Barne ministroa eta Gobernuko 'bigarrena'. Bien arteko ezadostasuna gero eta handiagoa da, eta, ondorioz, Sarkozyk Gobernua uztea erabaki dezake.

2006ko martxoaren 22a
12:56
Entzun
Sarkozyren iduriko, CPE garrantzia handirik gabeko legea da, eta ez du ulertzen Villepin hainbeste tematzea gai horren defentsan gizartearen erantzuna hain gogorra izan eta gero. Hala plazaratu du gaur Le Parisien egunkariak. Ondorioz, Gobernua uztea aztertzen ari da Sarkozy Barne ministro eta Villepinen alderdikidea.

Analista askoren iduriko jarrera horren benetako arrazoia izan liteke 2007an Sarkozy izango dela zentro-eskuineko UMPren presidentetarako hautagaia, eta CPEren inguruko krisia kalte egiten ari zaiola gizartean duen irudian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.