ETArekin ustez harramena zuten 47 lagun atxilotu ditu Frantziako Poliziak aurten, eta abenduaren 4an eta 9an atxilotutakoen artean "maila altuko arduradunak"daudela esan du Frantziako Barne ministroak. Sarkozyren arabera aipatu atxilotuek "atentatu eta heriotzak egiteko aginduak eman dituzte".
Frantziako Poliziaren ustez, Paueko irteeran kokaturik dagoen Lonseko etxebizitza "komandoen prestakuntzarako eta jendea aldi batean gordetzeko" erabiltzen zuten.Sarkozyk frantziar poliziaren informazio zerbitzuak egindako lana goraipatu du.
Sarkozyk "terrorismoaren aurkako borrokan" Frantzia Espainiarekin izango dela adierazi du
"Frantziako demokraziaren eginbeharra terrorismoaren aurkako borrokan Espainiako demokraziaren ondoan izatea da". Horixe esan du Frantziako Barne ministro Nicolas Sarkozyk Frantziako Poliziak atzo egindako atxiloketak direla-eta. Sarkozyk gaineratu duenez "ezin daiteke terroristentzat inolako babeslekurik izan, eta are gutxiago gure bizilagunak erasotzen dituztenean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu