Sarkozyren aurkako protesta saihestea galarazi diote herritarrek Poliziari

Erredakzioa
Baiona
2012ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Poliziak ez du bertan behera uzterik izan Frantziako presidente Nicolas Sarkozyren aurkako protesta bat, hogei bat herritarrek galarazi diotelako. Bizi mugimendu ekologistak pankarta bat jarri zuen atzo Baionan: Sarkozy ostiko batez Baionatik kanporatzen zuen pertsona bat irudikatzen zuen pankartak. Hainbat polizia bertaratu ziren pankarta kentzera, eta elkarteko kide bat atxilotzen ahalegindu ziren «estatuaren buruzagiari eraso» egitea egotzita, Bizi-ren arabera. Poliziaren furgonetaren aitzinean herritar ugari ezarri ziren orduan, atxilotutako pertsona askatzeko eskatuz eta adierazpen askatasunaren alde deiadar eginez. Bizi-ko kidea libre utzi zuten poliziek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.