Emakumeen aurkako indarkeria

Sarrigurenen labanaz zauritutako emakumearen senarra atxilotu dute

45 urteko andrea oso larri dago Nafarroak Ospitalean. Etxean gertatu da erasoa, eta ordu batzuk ihesean ibili ondotik atxilotu dute foruzainek haren senarra.

2008ko abuztuaren 29a
15:28
Entzun
Sarrigurenen (Nafarroa) emakume bat laban batez larri zauritu dute gaur goizean. Erasotzailea haren senarra dela uste du Foruzaingoak, eta haren bila ordu batzuk ibili ondotik, atxilotu egin du. Emakumea Nafarroako Ospitalera eraman dute oso larri. Bularrean, bizkarrean eta aurpegian ditu laban zauriak.

Nafarroako Gobernuak emandako azalpenen arabera, goizeko zortzi eta erdiak inguruan 45 urteko emakumea etxeko leihora atera da Sarrigurengo Urederra kalean, eta oihuka laguntza eskatzeari ekin dio. Lekukoen arabera, odoletan zegoen andrea. Hain zuzen ere, gertatutakoaren berri eman diote Sos Nafarroari bizilagunek, eta Eguesibarko udaltzainak eta Foruzaingoa bidali dituzte bertara. Labankadaz zaurituta aurkitu dute emakumea.

56 urteko senarrak, berriz, ihes egin du Ford Fiesta txuri batean. Hain zuzen ere, haren bila ibili dira Foruzaingoa, Espainiako Polizia eta Guardia Zibila, erasotzailea delakoan.

Senar-emazte horiek hiru seme-alabaren guraso dira. Bizilagun batzuk aipatu dute duela gutxi gizonarengandik banatzeko asmoa adierazi ziela emakumeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.