Sarrikotapeko (Zuberoa) hondakindegiaren eraikitzeko baimena bihar aztertuko du Paueko auzitegi administratiboak. Terre Verte elkarteak jarri zuen eraikitzeko baimen eskaeraren kontrako helegitea, egitasmoaren aurka ari den elkarteak. Bil ta Garbi sindikatuak iragan astean hasi zituen eraikitze lanak. Epaileak baimena baliogabetuko balu, obrak bertan behera utzi beharko lituzke sindikatuak. 2006. urtean Bil ta Garbik Sarrikotapea gunea hautatu zuenetik, herritar anitz altxatu dira xedearen kontra.
Horrez gain, iragan astean sute bat izan zenez HazparnekoHazketa hondakindegian (Lapurdi), Hazketa 2010 elkarteak ere jo du auzitara. Gune hori ere Bil ta Garbiren eskuetan da. Aurten, laugarren aldia da sute bat abiatzen dela hondakindegian. Frantziako Ingurumen ministroari ere idatzi diote, gunearen egoera kaskarra eta arriskutsua salatzeko. Bertan egoteko hitzarmena 2014an bukatuko denez, 2015ean gunea hestea eskatzen du elkarteak.
Sarrikotapean zabortegia eraikitzeko baimena bihar aztertuko du auzitegiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu