Herenegun Paueko administrazio auzitegiak Sarrikotapeko (Zuberoa) hondakindegiko eraikitze baimena behin-behinean geldiarazi izanaz hitz egiteko, prentsaurreko bat antolatu zuten atzo Bil ta Garbi sindikatuko arduradunek. Sindikatuko presidenteorde Dominique Bosqek gogorarazi nahi izan zuen «proiektu horren beharra, baita Zuberoan ere». Alain Iriart sindikatuko presidenteak ere berretsi zuen egutegi bat errespetatu behar dutela. «2014ko, 260.000 biztanleren hondakinak tratatu beharko ditu sindikatuak», Sarrikotapeko eta Baionako hondakindegiekin. Baionako zabortegiko lanak hasiak dituzte, baina Sarrikotapekoak, berriz, gelditu behar izan dituzte. Sindikatuaren ustez, hiru eta sei hilabete arteko beranta hartuko dute. Izan ere, maiatzean egin eraikitzeko baimen berriaren eskaera noiz ikertuko, horren zain dira. Larrazkeneko espero dute emaitza. Baikorra izanen da, haien ustez.
Adierazi dutenez, baimen eskaera berri horretan epaiketan agerian utzi zalantzak zehaztu dituzte. Bide batez, ingurumena ez dutela errespetatzen dioten kritikei gogorarazi dieteauzitegiak berak sindikatuaren alde egin duela: «Eraginen ikerketarik ez zela eginik izan errana izan da. Baina hori ez da egia. Elkarteak egin salaketa hori atzera bota du epaileak», Iriartek hitzetan.
Sarrikotapeko hondakindegiaren «beharra» berretsi du Bil ta Garbik
Sindikatuak maiatzean eskatutako eraikitze baimenaren erantzun baikorra larrazkeneko espero du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu