ezbeharra

Sartagudako gazte bat hil da, auto istripuan

NA-122 errepidean gertatu da, Guardia Zibilaren arabera, kamioi batek eta auto batek aurrez aurre elkar jo dutenean,

2012ko urriaren 26a
17:33
Entzun

Aste beltza ari dira bizitzen aste honetan Estellerrian. Asteartean autobidean lanean ari ziren bi gazte hil ostean, atzo beste bat hil zen, auto istripuan, Lizarra eta Andosilla artean. Guardia Zibilak esan duenez, 26 urte zituen eta Sartagudakoa zen.

Istripua NA-122 errepidean gertatu da, Guardia Zibilaren hitzetan, 28,1 kilomotroko bihurgune batean auto batek eta kamioi batek aurrez aurre elkar jo dutenean. Kamioiko gidaria onik atera da, eta hildako gaztea autoko gidaria da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.