HONDAKINAK

Sasietako Mankomunitateko herrientzako "atez atekoa sistema merkeena" dela ondorioztatu dute

SPORA enpresak Sasietako Mankomunitatearentzat hondakinak biltzeko sistemen inguruko azterketa bat egin du. Bost edukiontziko sistema eta atez atekoa ikertu ditu, orain udal bakoitzak erabakiko du zein aukeratuko duen bere herrian martxan jartzeko.

2013ko urtarrilaren 18a
15:02
Entzun

Ingurumen proiektuak garatzen dituen SPORA Ingurumen Zerbitzuak enpresak Sasietako Mankomunitatearentzat (Gipuzkoa) hondakinak biltzeko sistemen inguruko azterketa batean jakinarazi du sistema merkeena atez atekoa dela, eta gainera birtziklatze tasa izugarri handituko litzatekeela. "Kontuan izan behar da, bilketa garestituko balitz ere, tratamendua askoz gehiago merketuko litzatekeela eta diru-ekarpenak handitu. Bilketa garestitzeak gainera, dirua lanpostuak sortzen erabiltzea esan nahi du. Horrez gain, posible izango litzateke %73 birziklatzea, hala gaur egungo tasa 28 puntutan handituz".

Herri ertain eta handietarako hondakinak biltzeko bi eredu proposatu ditu enpresak: lau gaiko atez ateko bilketa integraleko ereduarena batetik, eta bost edukiontziren bidezko ereduarena bestetik. Herri txikietarako berriz, eredu bakarra proposatu du, organikoa kudeatzeko konpost indibiduala edo kolektiboa erabiliz, eta gainontzeko gaientzako gaikako bilketa egiteko gunea edo guneak ezarriz. Datu horiekin udal bakoitzak erabakiko du zein sistema ezarriko duen bere herrian. Goierriko herriek osatzen dute batez ere mankomunitatea.

Sasietako presidente Azeari Andonegik adierazi du azterketak garbi erakusten duela Sasietako Mankomunitateko herri ertain eta handietan atez ateko gaikako bilketa sistema ezarriko balitz, bilketa sistema asko hobetuko litzatekeela, eta merkeagoa izango litzatekeela.

EAJk dio Oñatin "beldur izugarria" dutela atea atekoaren aurkakoek

Oñatiko PaP Ez plataformak desegitea erabaki du. Hala erabaki du aste honetan. Taldekideek "errepresaliak" jasan izan dituztela jakinarazi dute eta horregaitk hartu dutela desegiteko erabakia. Horren harira, EAJk adierazi du Oñatin "beldur izugarria" dutela atez atekoaren aurkakoek, herritarren eta udalaren "errepresalien" beldur direla, eta "mehatxatuta" sentitu izan direla. Baina, atzo, Oñatiko Udalak eta plataformak jakinarazi zuten plataformako kideak ez direla inoiz "mehatxatuta" sentitu, eta, gainera, udala eta plataformako kideen arteko harremana ona dela, "errespetuan eta begirunean" oinarritzen dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.