Gizartea

Saskibaloi entrenatzaile bat ikertzen ari dira adingabeei izaera sexuala duten irudiak eskatzea egotzita

Bi familiak jo dute Donostiako udaltzainengana, eta gertatutakoaren berri eman diete; klubak ere, Easo taldeak, salaketa bat ipini du.

Telefono bidez jarri zen harremanetan adingabeekin. MARCELO SAYãO, EFE
arantxa iraola
2018ko maiatzaren 16a
17:32
Entzun

Lehengo astean izan zuten Donostiako Udaltzaingoan bi familien salaketen berri, eta atxilotu egin zuten entrenatzailea. Epaileak, behin hari testigantza hartuta, libre utzi zuen, karguekin: adingabeak galbidean jartzea egotzi diote, eta horren gaineko ikerketa abian da. Atxiloketaren ostean, gizonaren etxea miatu zuten udaltzainek, eta han hartutako material informatikoa aztertzen ari dira orain.

Salaketen arabera, entrenatzailea sakelako telefonoaren bidez jarri zen harremanetan adingabeekin, eta izaera sexuala zuten irudiak bidaltzeko eskatu zien. Ez zioten, ordea, ezer ere igorri. Easo klubean ziharduen entrenatzaileak; taldeko arduradunek familien bidez izan zuten gizon horren portaeraren berri, eta apartatu egin zuten jardunetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.