SATSEk ere helegitea jarriko dio lan eskaintza publikoari

2011ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
SATSE erizainen sindikatuak ere helegitea jarriko du Osakidetzaren lan eskaintza publikoaren aurka. Izan ere, oinarrizko eskubideak urratzen ari ote diren beldur da sindikatua. SATSEren irudiko, lan eskaintzaren hainbat atalek ez dute bermatzen herritarrek lan publikoetara berdintasunez iristeko duten eskubidea.

Talde profesional batzueneta besteen artean ezberdintasuna sustatzea ere egotzi diote Jaurlaritzari. Aldi berean, deialdia zuzenduko duen epaimahaiaren osaketaren aurka jotzeko aukera ere aztertzen ari da SATSE, lehen aldiz ez direlako egongo profesionalen elkargoek izendatutako pertsonak.«Nagusikeriaz» jokatzea leporatu diote Osakidetzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.