Saul Perlmutter, Brian Schmidt eta Adam Riessi Fisikako Nobel saria

2011ko urriaren 4a
12:38
Entzun

Saul Perlmutter, Brian P. Schmidt eta Adam G. Riess estatubatuarrei emango diete aurtengo Fisikako Nobel saria, unibertsoaren hedapen azkarrari buruz egindako lanegatik.

Izar mota baten leherketa eta hark orduan sortutako argia aztertu ondoren ikusi zuten unibertsoa azkar hazten dela, eta ez, pentsatzen zen bezala, gero eta motelago, Suediako Zientzien Erret Akademiak gaur esan duenez.

Perlmutterrek (1959), Supernova egitasmo kosmologikoa zuzentzen du Berkeley unibertsitatean. Schmidt (1967) Australiako unibertsitate nazionaleko irakaslea da. Riess (1969), Baltimoreko unibertsitateko astronomia eta fisika irakaslea da. 

2011ko Nobel saridunak (orain arte jakinarazitakoak)

Medikuntza. Jules Hoffmann, Bruce Beutler eta Ralph Steinman-i, immunitate sistemaren ikerketagatik.
- Fisika. Saul Perlmutter, Brian P. Schmidt eta Adam G. Riess-i.

Bihar Kimikako irabazlea zein den jakinaraziko dute, etzi Literaturakoa, ostiralean Bakekoa, astelehenean Ekonomiakoa.

Stockholmen izango da sari banaketa ekitaldia, Bakearen Nobel sariarena izan zen —hori Oslon izan ohi da—. Biak ere, abenduaren 10ean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.