bihar berria-n

Sauveur Bacho (Batera): "Osteguneko bilera garrantzitsua izanen da tenperatura hartzeko"

Sauveur Bacho Arberatzeko auzapez eta Batera plataformako kidea Parisen egon da, deszentralizazioaren erreforma idazteko burutu tokiko demokraziari buruzko mintegietan. BERRIAk haren elkarrizketa aterako du bihar, Lurralde Elkargoaren eskaeraz.

2012ko urriaren 8a
17:18
Entzun

Hemen Sauveur Bachoren esan batzuk, aurrerapen moduan:

- "Lebranchu ministroaren eta Euskal Herriko ordezkaritzaren arteko osteguneko bilera garrantzitsua izanen da. Ez da deus trenkatuko, baina garrantzitsua izanen da tenperatura hartzeko".

- "Sozialistek badituzte Lurralde Elkargoari buruzko ezberdintasunak euren artean, baina hitz egiten segitu behar dugu, bai Ipar Euskal Herrian, bai Frantzian. Menturaz, solasaldi horiek beren fruituak ekarriko dituzte".

- "Errealista naiz; gauza batzuk ditugu gure alde, beste batzuk kontra, eta sokatira horretan behar ditugu indarrak gure alde ezarri. Batera-ren baitan aspaldian batailan ari gara eta esperantza horrekin bizi gara".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.