Hauek dira Bachok Ipar Euskal Herriko Hitzak eta BERRIAk bihar argitaratuko duten elkarrizketan esandakoetako batzuk:
"Hori dugu problema handia: nola pasarazi euskal lurralde elkargoaren aldeko mezua Parisen? Horretan ez gara oraino aski azkar, Parisen ez dugu aski indar".
"Bigarren itzulian badira hautuak egiteko. Eskuinarekin ez dut sekula egin baina bai, sozialistekin aliantza egitearen aldekoa naiz".
"Marylise Lebranchuk erran digu zerbait izanen dugula, ageriko da purruska ala zer izanen den. Baina gaurko momentuan ezin dugu erran baikortasun handian garela".
"Pentsatzen dut guhaurrek behar dugula gure ahotsa eraman Parisera. Beti izan da nire helburua, horrentzat nintzen Senatuan aurkeztu".