Atzo Euskal Herrian eguna goibel hasi zen arren -euria bota zuen-, eguerditik aurrera eguzkia izan zen Senperen (Lapurdi) ere eta azkenean jende asko bildu zen Herri Urratsen, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastolen aldeko urteroko festan. Seaska elkarteak "balorazio positiboa" egin du, gaur jakinarazi duenez. "Eguerditik aurrera hasi zen jendea etortzen batik bat, eta azkenean arratsaldeko seietan jende asko zegoen. Pozik gaude". Hala ere, aurten diru gutxiago bildu dutela aitortu dute.
Haizea alde dugu lelopean ospatu zuten jaia, eta batutako diruarekin Bidarteko (Lapurdi) ikastola heldu den ikasturtean irekitzeko asmoa du elkarteak. Familia batek eremua oparitu dio, ikastola egin ahal izateko. Alta, eraikuntzaren gastu guztiak Seaskaren gain dira. Frantziako legea den bezalakoa izanik, Seaskak ezin du jaso diru laguntza publikorik eraikinak egiteko. Ortzaizeko (Nafarroa Behera) ikastolako lanak bermatzeko ere erabiliko du atzoko dirua.
Seaskak bere sorreraren 40. urtemuga beteko du aurten eta atzoko Herri Urrats 26.a izan zen.
Euskara
Seaskak balorazio ona egin du aurtengo Herri Urratsez
Hala ere, diru gutxiago bildu dute. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastolen aldeko 26. festa ospatu zuten Senperen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu