Hezkuntza

Seaskak "hitza betetzeko" eskatu dio Hezkuntza Akademiari, eta irakasle postu bat gehiago aldarrikatu du

Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarte Seaskak hainbat elkarretaratze egin ditu gaur Hezkuntza Akademiarekin hitzarturiko 93 irakasle lanpostuetatik bat ez dietela onartzen salatzeko. 'Hitza hitz' lelopean egin diren elkarretaratzeetan 70 lagun bildu dira Baionan, 60 Donibane-Lohizunen, 30 Uztaritzen eta 60 Donapaleun, eta "hitzartutakoa betetzeko galdegiteaz gain", asteburu honetan Parisen egitekoa zen bilera azaroaren 12ra gibeleratu dutela salatu dute.

2003ko urriaren 22a
19:22
Entzun
Peio Claverie Seaskako lehendakariak adierazi duenez, ikastolen elkartea "Hezkuntza Akademiarekin aterabide bat antzematearen alde dago", eta argi utzi du "Seaskak ez duela amore emango 93. irakaslea erdietsi arte". Halaber, politikari eta hautetsi askoren babesa nabarmendu du Claveriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.