Seaska ikastolen elkarteak ia hiru milioi euro jasoko ditu administrazio publikotik. Orain arte 50.000 euro jasotzen zituen. Jean Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko presidenteak eta Max Brisson Pirinio Atlantikoetako Kontseilari Nagusiak departamentuko datorren urteko aurrekontuak aurkeztu dituzte. Seaskarentzako laguntzak izango direla ere jakinarazi dute bertan.
Xalbador eraikuntza berritzeko 1,3 milioi euro bideratuko dituzte, eta Kanboko (Lapurdi) Seaskaren egoitza nagusia eraberritzeko, berriz, 1,5 milioi euro. Guztira 806 milioi euroko aurrekontua aurkeztu dute.
euskal herria
Seaskak ia hiru milioi euro jasoko ditu datorren urtean
Pirinio Atlantikoak inoiz eman duen diru laguntzarik handiena da. Xalbador eraikuntza berritzeko 1,3 milioi bideratuko dituzte, eta beste 1,5 milioi Seaskaren egoitza nagusia egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu