Seaskaren lizeoaren alde engaiatzeko eskatu dio Lasserrek Akitaniari

Aitor Renteria.
Baiona
2010eko urriaren 27a
00:00
Entzun
Seaskaren eta murgiltze ereduaren garapenaren alde engaiatzeko eskatu dio Jean Jacques Lasserre Akitaniako kontseilariak Jean Rousset Akitaniako Kontseiluko presidenteari. Seaskak lizeo eta barnetegi berri bat behar ditu, eta, aztertu diren bertze aukera batzuen artean, bi xede horiek Miarritzen egitea eskatzen du Lasserrek. Kontseilu Nagusiaren biltzarrean egin duen eskarian nabarmendu du, prefetak auzapezei igorritako gutuna «alferrikakoa eta gatazka eragilea» dela. Gutun horretan legearen mugak gogorarazten zituen prefetak. Kontseilu Nagusiko presidentea zelarik Ziburuko (Lapurdi) Lartzabal kolegioa egiteko laguntza eman zuela azpimarratu du Lasserrek. «Familiek murgiltze eredua eskatzen dute, eta eredua funtsezkoa da hizkuntzaren transmisioan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.