Presoak

Sebastian Bedouret frantziar kazetaria aske utzi dute

Urtarrilaren 6an atxilotu zuen Guardia Zibilak Hernanin, AAMren Belodromoko ekitaldira zihoala, ustez ETAren 'Zutabe' aldizkariaren ale bat zuelako.

2007ko martxoaren 9a
19:28
Entzun
Sebastian Bedouret frantziar kazetaria aske utzi dute gaur, Askatasunak jakinarazi duenez. Madrilen, Navalcarnero kartzelan zegoen preso.

Joan den urtarrilaren 6an atxilotu zuen Guardia Zibilak Hernanin (Gipuzkoa). Bedouret orduan Donostiara zihoan, Belodromora, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) antolatutako ekitaldira. Hain zuzen, AAMko kideekin eta Euskal Herrira etorri zen gainontzeko ordezkaritzarekin batera zihoan autobusean eta Guardia Zibilak geratu egin zituen kontrol batean. Guardia zibilen ustez, frantziar kazetariak ETAren Zutabe aldizkariaren ale bat zeukan bere aulkian eta atxilotuta eraman zuten.

Gaur utzi du epaileak libre, bermepean.

Atxilotu zutenean torturak jasan zituela esan zuen Bedouretek. Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) haren adierazpenak biltzen dituen txostena atera zuen orain dela aste batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.