Sefanitroko lurrak garbitzen hasi dira, 700 etxe babestu egiteko

2010eko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Sefanitro enpresaren antzinako plantak Barakaldoko Lutxana auzoan (Bizkaia) okupatutako lurrak garbitzen hasi ziren atzo, izan ere, azterketek baieztatu zuten lurrak eta ura kutsatuta daudela. Lursail horietan babes ofizialeko 700 etxebizitza eraiki nahi ditu Barakaldoko Udalak. «Hiriaren bigarren eraldaketa abian dago dagoeneko», esan du Tontxu Rodriguez alkateak. Izan ere, gerora, 1.200 etxebizitza libre egin nahi dituzte, bietxe-orratz, 50.000 metro koadro belardi eta ekipamendu gehiago. «Euskadiko operazio urbanistiko handienetako bat da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.