Sefanitroko lursailen kutsadura kentzeko lanen bigarren fasea hasi da
Barakaldoko Sefanitro ongarri enpresak (Bizkaia) hartzen zituen lurrak garbitzeko lanak bigarren fasean sartu ziren atzo, Eusko Jaurlaritzaren eta Barakaldoko Udalaren baimena jasota. Jaurlaritzako Ingurumen Sailak gainbegiratuko ditu lanok. Industria gunean dagoen kutsadura ahalik eta azkarren garbitu nahi dute, udalak hirigintza plana gauza dezan. Bigarren fasean, 27.560 metro koadroko eremu batean kenduko dute kutsadura, eta planeko 700 etxebizitzetako 206 eraikiko dituzte bertan. Ongarri enpresako lurrak garbitzeko lehen fasean, berriz, 26.145 metro koadroko eremu bat egokitu zuten; 400 etxebizitza baino gehiago egingo dituzte han: 397 babes ofizialekoak eta 95 udal etxebizitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu