'Haika-Segi auzia'

Segi-k dio Espainiako Gobernuak "berriro salbuespen egoera" jarri duela Euskal Herrian

Hurrengo egunetako mobilizazioetan parte hartzeko deitu du gazte erakundeak. "Euskal gazteria anikilatzen ez dugu utziko".

2007ko urtarrilaren 23a
17:11
Entzun
Segi gazte erakundeak dio Espainiako Gobernuak "berriro salbuespen egoera" ezarri duela Euskal

Herrian, Espainiako Auzitegi Gorenak lehengo ostiralean Jarrai, Haika eta Segi bera "talde terrorista" direla erabaki zuelako eta 23 kideri seina urteko kartzela zigorra ezarri zielako. Haietatik, oraingoz, lau atxilotu dituzte: Iker Frade, Igor Ortega, Amaia Arrieta eta Olatz Carro.

"Baina Euskal Herriari ez diozue ziririk sartuko. Euskal Herriak badaki Segi herri honen alde eta euskal gazteriaren problematiken alde lan egiten duen erakunde politikoa dela", dio Segik, ohar batean. "Horregatik euskal gazteria ez da zerura begira geratu. Euskal gazteriak inoiz baino indar eta tinkotasun handiagoarekin erantzun dio eraso neurrigabe honi. Euskal gazteria eta Euskal Herria anikilatzen ez dugu utziko". Hurrengo egunetarako mobilizazioak daude antolatuta, eta horietan parte hartzeko deia egin du Segik.

Egoera honen "erantzulea" PSOE da, gazte erakundearen iritzian, eta "PSOE da pausoak eman behar dituena horrelako gertakariak eman ez daitezen". EAJ ere kritikatu du: "Honaino iritsi gara. Zuen bi aurpegietako jokoa amaitu da. Gatazka elikatzen ari zarete eta bide horrek gatazka luzatzea besterik ez dakar. Hau baldin bada zuen elkarrizketa eta bakerako bidea, aurrez aurre izango gaituzue".



Segik dio bere esku dagoen guztia egiten jarraituko duela "herri honen gatazka politikoa parametro demokratikoetan gara dadin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.