politika

Segiko azken lau atxilotuetatik hiruren euroagindu eskaera onartu dituzte

Carlos Renedo, Asier Coloma eta Gaizka Likona gazteen kontrako euroagindu eskaera onartu ditu Pauko Auzitegiak, eta Olatz Izagirreren kasua gehiago aztertu behar dutela-eta ikerketa gehigarria eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalari.

2010eko maiatzaren 25a
18:07
Entzun
Olatz Izagirre, Carlos Renedo, Asier Coloma eta Gaizka Likona gazteen aurkako euroagindu eskaera Paueko Auzitegian (Biarno) aztertu ondoren, Renedorena, Colomarena eta Likonarena onartzea erabaki du epaileak. Izagirreren kasuan gehiago aztertzekotan geratu da, eta horretarako informazioa eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalari, zer egin erabakitzeko. Lau gazteak Muret Seysseseko kartzelara (Frantzia) eraman zituzten atxilotu ondoren.

Frantziako Poliziak maiatzaren 6an atxilotu zituen lau gazteak, Lapurdin: Izagirre urnietarra, Renedo bilbotarra eta Likona lekeitiarra Ziburun, eta Coloma donostiarra Hendaian.

Espainiako Polizia eta Guardia Zibila lau gazte horiek atxilotzen saiatu ziren iazko azaroan, Segi gazte mugimenduaren kontra egindako polizia operazioan. Izagirre, Renedo, Coloma eta Likona ez zituzten etxean atzeman, eta ordutik Ipar Euskal Herrian bizi ziren, iheslari politiko moduan; Bizitza erabat publikoa eta normala egiten zuten. Polizia operazio hartan, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak gazte mugimenduaren kontra sarekada handi bat egin zuten: 34 lagun atxilotu eta 92 miaketa egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.