atxiloketak

Segiko kide izatea egotzita espetxeratutako 11 lagunek kolpeak eta mehatxuak jasan dituztela salatu dute

Gainerako 21 atxilotuetako batzuk epailearen aurretik igarotzen ari dira, inkomunikaturik. Atzo bezala, gaurkoan ere ez dute zehaztu zein eta zenbat diren deklaratzen ari direnak. Atzo, Oihana Fernandez eta Raul Iriarte aske utzi zituzten, eta Aritz Petralanda, Itxaso Torregrosa, Jon Ziriza, Amaia Elkano, Mikel Eskiroz, Jon Liguerzana, Bittor Gonzalez, Goizane Pinedo, Mikel Aiestaran, Oier Ibarguren eta Eñaut Aiartzaguena baldintzarik gabe espetxeratu.

2009ko azaroaren 27a
19:41
Entzun
Segiko kide izatea egotzita asteartean atxilotu zituzten 34 lagunetik hamahiruk deklaratu zuten atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean eta gaur espetxeratu zituzten 11k atxiloaldian kolpeak eta mehatxuak jasan dituztela jakinarazi diete haien abokatuei. Atzo epailearen aurretik inkomunikaturik pasatu ziren.

Gaur gainerako 21 atxilotuetako batzuk ari dira epailearen aurretik pasatzen eta atzokoan bezela, inkomunikaturik daude.Inkomunikazio epea, berez, bihar amaituko zaie. Epaileak atxilotuen abokatuei adierazi bezala, gaurkoan ere ez dute zehaztu zein ari diren Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratzen.

Atzokoan 11 atxilotu kartzelara bidali zituen Fernando Grande Marlaska epaileak, eta bi aske utzi.

Aske utzi dituztenak

Oihana Fernandez eta Raul Iriarte askatu zituen atzo, astero auzitegian sinatzeko, Espainiako mugak ez gainditzeko eta haien bizilekuaren berri emateko baldintzak jarrita. "Talde terroristari laguntzea" egotzi zien biei.

Espetxera bidali dituztenak

Aritz Petralanda, Itxaso Torregrosa, Jon Ziriza, Amaia Elkano, Mikel Eskiroz, Jon Liguerzana, Bittor Gonzalez, Goizane Pinedo, Mikel Aiestaran, Oier Ibarguren eta Eñaut Aiartzaguena baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen gauean epaileak, "talde terroristako" kide izatea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.