Segi erakundeko partaide izatea egotzita iaz Lea-Artibai eskualdean (Bizkaia) atxilotutako zortzi lagunak Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzekoak ziren gaur, baina uko egin diote. Fernando Grande-Marlaska epaileak egozten dizkien karguak, poliziei "torturapean" egindako deklarazioetan oinarrituta daudela argudiatu dute zortzi atxilotuek. Kale erasoak egitea ere leporatzen die. Zortzi urteko kartzela zigorra eskatzen du fiskalak haientzat.
Estebe Gandiaga, Borja Oregi, Eneko Ostolaza, Iban Etxebarria eta Urko Pagoaga markinarrak eta Zaloa Zenarrutzabeitia etxeberriarra espetxean daude iaztik, Ainhoa Pagoaga markinarra eta Eneko Etxaburu ondarroarra, berriz, 6.000 euroko bermea ordainduta aske utzi zituzten.
politika
Segikoak izatea egozten dien zortzi gaztek Auzitegi Nazionalean deklaratzeari uko egin diote
Iaz Lea-Artibain atxilotu zituzten zortzi atxilotuek poliziek deklarazioa "torturapean" hartu zietela nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu