Zubimendiren abokatuak bi urteko espetxe zigorra bertan behera geratzea eskatu du Askatasunaren arabera. Epaileak baina ez du onartu. Abokatuak helegite berria jarri du.
Lau gazteak Lapurdiko hainbat herritan atxilotu zituzten. Ondoren, Espainiatik luzatutako euro aginduei eta estradizioei bide eman zieten Frantziako agintariek eta orduan Espainiaratu zituzten.
Oier Oa, Garikoitz Mujika eta Eneko Aizpuru bihar kaleratuko dituzte eta Askatasunak euren herrietan eskeiniko dizkieten harreretan eta datozen egunetako ongi etorrietan parte hartzeko deialdia luzatu du.
Presoak
Segiren aurkako auziagatik espetxean dauzkaten hiru gazte aske geratuko dira bihar
Askatasunak jakinarazi duenez, bihar Oier Oa, Garikoitz Mujika eta Eneko Aizpuru kalera irtengo dira bakoitzari jarritako 60.000 euroko bermea ordaindu ostea. Segiren aurkako auziagatik kartzelan den laugarren lagunari, Araitz Zubimendiri, neurri bera aplikatu diote. Hala ere, Zubimendi ez dute aske utziko beste kasu batengatik bi urteko zigorra duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu