politika

Segiren aurkako urriko operaziotik ihes egindako zortzi lagunek itxialdia hasi dute Izpuran

Benat Lizeaga, Irati Tobar, Endika Perez, Jazint Ramirez, Aitziber Plazaola, Xalbador Ramirez, Aiala Zaldibar eta Bergoi Madernaz dira zortzi gazteak. Babesa eskatu diete eragileei eta herritarrei.

Jenofa Berhokoirigoin (Izpura)
2011ko otsailaren 21a
18:32
Entzun
Segi gazte erakundearen aurka Espainiako polizia indarrek joan den urrian egindako operaziotik ihes egin zuten zortzi lagun Izpuran agertu dira gaur goizean, jendaurrean, eta itxialdia hasi dutela jakinarazi dute. Prentsaurrekoa eman dute, eta ehunen bat lagun izan dira haien ondoan.

Benat Lizeaga Urkidi, Irati Tobar Eguzkitza, Endika Perez Gomez, Jazint Ramirez Cruz, Aitziber Plazaola Oregi, Xalbador Ramirez Cruz, Aiala Zaldibar Alvarodo eta Bergoi Madernaz Del Pozo dira zortziak.

Euren kontrako euroagindu eskaera dela-eta Frantziako Poliziak atxilotu eta Paueko epaitegiak Espainiaratzeko arriskuaren aurrean, eragileei eta herritarrei babesa eskatu diete gazteek. Zaldibar duela gutxi atzeman egin zuten.

AB, Batasuna, Anai Artea, Askatasuna, LAB, Solidaires, Segi eta beste eragile batzuen babesa izan dute gaur. Eragile horiek euroaginduak eskubide zibil eta politikoak urratzen dituela salatzea dute helburu, eta euroagindu baten arriskua duen militante politiko orori babesa ematea. Lehen ere agertu izan dira Aurore Martin Batasuneko kidearen egoera salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.