euskal herria

Segurak Ueman sartzea erabaki du

Apirilaren 9an hartu zuen erabakia, eta ofizialki Uemak ekainean egingo duen batzar nagusian onartu ostean sartuko da. Egun 69 herrik osatzen dute Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea.

2013ko apirilaren 10a
21:09
Entzun

Segura Uemaren "arnasgunea zabaltzera" doa, udalak ohar baten bidez azaldu duenez: "Berri ona da hori euskararentzat". Mankomunitatearen bidez udalak "herri euskaldunei dagokien hizkuntz politika aurrerakoia" garatuko duela gaineratu du.

Segurako Udalaren ustetan, "oso aberatsa eta emankorra" izan da Uemako herrietan euskararen normalizazioan egindako ibilbidea. "Euskaraz funtziona daitekeela erakutsi dugu. Bide horretan, aitzindaria izan da Uema, eta, horregatik, erakunde erreferente bilakatzea lortu du instituzio arloan".

Martxoaren 16an egin zuen batzarra mankomunitateak, Orion. Herri euskaldunen garapen iraunkorra bultzatzea jarri zuten xede, eta euskara oinarri izango duen garapen bat lortu nahi dute, tokian tokiko erakunde eta euskalgintzako ordezkariekin elkarlanean. Egun horretan Zarautz, Tolosa, Lekeitio, Munitibar eta Lesaka sartu ziren mankomunitatean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.