Epaiketak

Segurako epaiketa salatzeko

Azaroaren 14 eta 15eko astebururako herriz herri deitu dituzte mobilizazioak hurrengo hilabetean 04/08 auzian epaituak izango diren ezker abertzaleko 35 kideenganako elkartasunez.

Usurbilen egin dute agerraldia auzipetuek. JON URBE, ARP
Berria
2015eko urriaren 24a
10:58
Entzun

"Gu guztiok bake gizon eta emakumeak gara. Guztiok Euskal Herria libre nahi dugula, independentea eta sozialista. Eta horretan aritu ginela 2005., 2006. eta 2007. urteetan... eta horretan ari gara orain, norbera bere lekuan eta arduran", adierazi du Karmele Aierbek gaur goizean Usurbilen egindako prentsaurrekoan. Bertan egon dira, Segurako operazioagatik epaituko dituzten pertsonez gain, 35/04 edo herriko tabernen auzian epaituak izan diren pertsonak eta elkarteak eta Libre dinamikako hainbat kide.

Azaroaren 16an hasiko da ezker abertzaleko 35 kideren aurkako epaiketa, eta, hori dela eta, "erasora jotzea" erabaki dute. "Gure aurkako epaiketa herri honetan zabaldu den bidearen aldeko lanketa bilakatuko dugu". Horretarako mobilizazioetara herriz herri deitu dute, azaroaren 14 eta 15erako. "Sekretua gugan dago, ondokoarekin batera indarrak biltzean".

Hala ere, ohiko mobilizazio eredutik aldendu nahi dute. Txerra Bolinaga Libre dinamikako bozeramaileak azaldu duenez, herri bakoitzak erabakiko du zer itxura eman nahi dion mobilizazioari, hala nola kontzertuak, herri bazkariak, hitzaldiak eta ginkana herrikoiak."Atez ate informatuz, irudimenez, umorez eta goxotasunez, hortzak erakutsiz eta desobedituz, bidegabekerion aurkako gehiengo sozialak ehunduz eta ikusaraziz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.