Ekainaren 27tik 29ra beharrezko materiala banatuko dute herritarren artean, eta uztailaren 4an martxan izango da Seguran atez ateko bilketa sistema. Gaur egun %40 ingurukoa da Segurako birziklatze tasa. Atez atekoari esker, %80ra iritsi nahi dute.
Gipuzkoan hamahiru herri ari dira hondakinak atez ate biltzen (60.000 herritar inguru). Aste honetan Alegian, Zizurkilen, Anoetan eta Iruran jarri dute sistema martxan.
Asteburu honetan atez atekoaren aurkako plataformak herri galdeketa antolatu du Zizurkilen.