euskal herria

Segurola Espainiaratu dute

Espainiako Poliziak eraman du Madrilera, Madrilen estradizio eskaera baten ondorioz Frantzian atxilotu ondoren. Ehunka lagun elkartu ziren atzo euskal presoen eskubideen alde, hileko azken ostiraleko mobilizazioetan. .

2013ko irailaren 28a
16:51
Entzun

Atzo gauean iritsi zen Espainiako hiriburura, eta Soto del Real espetxean dago orain, Espainiako Poliziaren iturrien arabera. Frantziako Autun herrian atxilotu zuten Patxi Segurola usurbildarra herenegun, eta atzo hainbat herrikidek elkartasuna eta babesa agertu zioten, Konponbideari erasorik ez, Patxi askatu lelopean eginiko elkarretaratzean. Atzo Espainiaratu behar zuten Segurola, baina azkenean gaur eraman du Polizia Nazionalak Madrilera. Borgoina eskualdeko Autun hiri horretako hotel batean zegoen konfinatuta Segurola 2011ko otsailetik. Orduan irten zen Bois d'Arciko espetxetik, hamabost urteko zigorra bete ostean, baina Espainiako Justiziak egindako estradizio eskaera batekin atxilotu dute berriz. ETAko kide izatea leporatzen dio Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Atzo, hilabeteko azken ostirala izanik, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazioak egin zituzten Euskal Herriko hamaika herri eta auzotan, Herrira mugimenduak deituta. Besteak beste, herri hauetan egin zituzten elkarretaratzeak: Elorrion 182 lagun bildu ziren; Erandion, 43; Mutrikun, 45; Getarian, 25; Pasai Donibanen, 32; Eskoriatzan, 35; Zaldibian, 95; Deban, 50; Zumaian, 61; Sondikan, 11; Irurtzunen, 27; Lasarten, 95; eta Zeberion, 36.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.