Berriozarreko atxiloketan

Segurola eta Aginaga ETAko ustezko kideak atxilotu zituzten etxeko jabea espetxeratzeko agindu du Andreu epaileak

David Cebrian Mayayo 33 urteko gaztea espetxean sartzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk. Espainiako Poliziak uztailaren 19an Joseba Segurola eta Ibai Aginaga ETAko ustezko kideak atxilotu zituen Berriozarko (Nafarroa) Lakoarte kaleko 16. zenbakian. Orduan, etxe horretako jabea bilatzeari ekin zion poliziak baina ez zuten aurkitu. Cebrian Auzitegi Nazionalean aurkeztu zen bere borondatez, eta Andreu epaileak kartzelan sartzeko agindu du, fiskalaren eskariz.

2003ko abuztuaren 1a
15:41
Entzun
David Cebrianek Segurola eta Aginaga atxilotu zituzten etxeko jabea zela esan zion Andreu epaileari, eta etxebizitzako giltzak bi gazte horiei utzi zizkiela ere adierazi zion, ETAko kideak zirela jakinda. Halaber, ustezko ETAko bi kideei autoa utzi ziela ere azaldu zion Cebrianek epaileari, eta bi gazteak bitartekari baten bidez ezagutu zituela argitu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.