Eurko Jaurlaritzaren txostenean jasotzen diren 4.800 tortura kasuak gogora ekarri eta haien erantzuleak aske daudela salatu du Sortuk Bilboko La Salveko kuartelaren aurrean. Ohartarazi dute torturatu horietatik asko izan direla kuartel hartatik igaro direnak eta gertatutakoa oraindik ahaztu ez dutenak. "Ez dugu ahaztu mina, ezin dugu ahaztu; ezta irentsi ere, urteotan zabaldu izan den gezurra. Gezurra baita azkeneko 50 urteotan arrazoi politikoengatik atxilotutakoen kontrako torturaren erabilpena oso noizbehinkakoa izan dela".
Hala, inposaketa atzean utzi eta "etorkizuna eraikitzera" dei egin diete herritarrei. "Guk etorkizunari begiratu nahi diogu, euskal errepublika askeari. Eta gaurko ekimen honen bitartez, borroka honetan parte hartzera deitzen dizugu".