Hilketa

Segurtasun neurriak zorroztuko dituzte Bilbon, Otxarkoagako hilketaren ondotik

Lasaitasuna eskatu du Aburto alkateak, eta ohartarazi du hirian "egiten dena ordaindu" egiten dela.

Juan Mari Aburto, artxiboko argazki batean. MARISOL RAMIREZ, ARGAKI PRESS
2018ko urtarrilaren 19a
16:01
Entzun

Otxarkoagako 87 urteko bikotearen hilketa ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak. Bikotearen etxera lapurreta egitera sartu zirela uste dute. Bizilagunek eurek azaldu dutenez, azken egunetan hainbat lapurretan jasan dituzte auzoan.

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok bere aldetik iragarri du hiriko segurtasun zorroztuko dutela, eta poliziek presentzia handiagoa izango dutela kalean. "Zail da gurea bezalako hiri batean delinkuentziarik ez egotea, baina horren aurrean sendo jokatu behar da". Bide batez, hilketaz galdetuta Aburtok ohartarazi du egiten diren ekintzek "ordaina" dutela. "Ankerkeria hau egin duena atxilotu eta justiziaren aurrean ordain dezala nahi dut".

Goizean bildu dira Bilboko segurtasun eta udaleko arduradunak eta iragarri dute indartu egingo dutela "delituak aurreikusi, antzeman, ikertu eta egileak atzemateko elkarlana". Bilera horretan bertan aurkeztu du Aburtok Segurtasun Plana, dagoeneko alderdien esku dagoena eta datozen egunetan zehaztuko dutena.

Prebentzio neurriak

EH Bildu izan da udalaren proposamenari erantzun dion lehenengoetarikoa. Udal taldeak eskatu du "koordinazioa handitu" dadila Udatzailgoaren eta Ertzaintzaren artean eta "prebentziorako patruilak" jar ditzatela Udalak dagoeneko identifikatuta dituen "inguru gatazkatsuenetan".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.