Segurtasun sailburuak "harridura" azaldu du epailearen erabakiaren aurrean

2012ko abenduaren 19a
15:44
Entzun

Ertzain bati 'zipaio' deitzea ez dela delitua ebatzi du Arabako Lurralde Auzitegiak, eta erabaki horren aurrean "harridura" azaldu du Estefania Beltran de Eredia Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak. Beltran de Erediaren ustez, erakundeen "betebeharra" da herritarren artean Ertzainarekiko errespetua bermatzea.

Segurtasun Sailak jakinarazi du aztertzen ari dela epaitegiaren erabakia. "Epaiak beti onartu behar badira ere, batzuetan ulertezinak herritar gehienentzat, ontzat jotzen dituztelako zuzenbide estatu batean denok gaitzesgarritzat ditugun jarrerak".

Beltran de Erediak babesa azaldu die Arabako epaitegiak aztertutako auzian izan diren ertzainei eta, oro har, ertzain guztiei. Izan ere, "asko izan dira urteetan zehar hitz gutxiesgarri hori publikoki jasan behar izan dutenak", sailburuaren esanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.