'Cabacas auzia'

Segurtasun sailburuaren dimisioa eskatu dute Cabacasen senide eta lagunek

Antolatzaileek salatu dute "berandu" heldu dela Aldekoa ertzainburuaren dimisioa, eta kritikatu ez dela "nahikoa". Ertzaintzari, berriz, "inpunitate osoz" aritzea egotzi diote. 

jarraia160597.jpg
arantxa elizegi egilegor
2018ko abenduaren 16a
10:55
Entzun

Manifestazio jendetsua egin dute eguerdian Bilbon, Justizia Cabacasentzat lelopean. Antolatzaileek salatu dute "motz" geratu dela Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren epaia eta kritikatu egin dute Jorge Aldeko ertzainburuaren dimisioa ere, salatuz "berandu" heldu dela.

Manifestarien artean izan idra Iñigo Cabacasen gurasoak ere, eta baita Jone Goirizelaia abokatua eta Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea. 

Iñigo Gogoan plataformako eledun Korldo Gutierrezek aitortu du, hala ere, ezustea izan dela Aldekoaren erabaia, baina horrek berak argi uzten duela "Ertzaintzak oker jokatu" zuela. Gutierrezen esanetan, ordea, hark kargua utzi izana ez da aski, eta bide bera jarraitu beharko luke Estefania Beltran de Heredia Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak ere. 

Protestaren amaieran antolatzaileek salatu dute "zaharkitua eta errealitatetik urrun" dagoela Ertzaintza. "Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren epaiak aitortzen du guk salatutako guztia, baina inpunitatearen zapore mingotsa eragiten du. Iñigo hil egin zuten eta inork ez du gertatutakoagatik ordainduko". 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.