Segurtasun sailburuordeak esan du "denon hobebeharrez" Aske Gunea "era baketsuan" amaitu behar dela

2013ko maiatzaren 14a
13:59
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuorde Josu Zubiaga elkarrizketatu dute Onda Vasca irrati katean. Esan duenez, Aske Guneak "era baketsuan" amaitu behar du "denon hobebeharrez". Gaineratu du Ertzaintzak "modu ordenatu batean konpondu" nahi duela egoera.

Ertzaintzak Espainiako auzitegien agindua beteko duela ere berretsi du Zubiagak. Esan du Ertzaintzak legeriaren arabera eta "errealitate sozialarekin batera" jokatzen duela, eta agindu judizialak beteko dituela, "bere eginbeharra delako".

PPk, berriz, "akats politikoa" iritzi dio Alkorta oraindik ez atxilotzeari. Nerea Llanos PPko legebiltzarkideak uste du "minuturo ETAren erronka loditzen" ari dela Ertzaintza haren bila ez badoa. "Beltran de Herediari hainbeste gustatzen bazaio Polizia ingelesaren eredua, esan behar zaio bobbyek honezkero atxilotu zutela".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.