"Sehaska bat ematen dizute, baina bestela dena berdina da". Alaitz Iturriotz eta Kristina Gete euskal preso ohiek espetxean izan eta hazi zituzten umeak. Biek azaldu diote BERRIAri nolakoa den bizitza amen modulu batean.
Iragan astean sartu zen Nahikari Otaegi kartzelara, zazpi hilabeteko alabarekin. Iturriotzek eta Getek gogoan dituzte haurrak hezteko espetxean izan zituzten zailtasunak: "Pure bat ere borrokatu egin behar da".
Aranjuezeko espetxean aurkeztu zuen bere burua Otaegik, han amen modulu bat dutela eta. Getek eta Iturriotzek ere ezagun dituzte amen moduluak dituzten espetxeak, eta, diotenez, baliabide gutxi izan zituzten. Kanpotik euskarazko ipuinak edo musika erostea, esaterako, ukatu egiten zieten.
Bihar argitaratuko du erreportajea BERRIAk.