Gizartea

Sei adingabe atxilotu ditu Ertzaintzak Elgetako harrera etxean

Gazteak "matxinatu" egin dira, Herrizaingo Sailaren arabera. Hiru zaintzaile ospitalean artatu dituzte.

2010eko martxoaren 12a
13:01
Entzun
Ertzaintzak sei adingabe atxilotu ditu Elgetako adingabeko etorkinentzako harrera etxean (Gipuzkoa), gaur goizaldean. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren arabera gazteak "matxinatu" egin dira eta istiluak eragin dituzte. Hiru zaintzaile zauritu eta ospitalean artatu behar izan dituzte, iturri berberek diotenez.

Gertakariak gauerdi aldera hasi dira. Herrizaingo Sailak adierazi duenez, Elgetako Aixola harrera etxeko segurtasun zerbitzuek Ertzaintzari dei egin diote, adingabeak "matxinatu" egin direla jakinarazteko. Ertzainak bertaratu direnean adingabeek objektuak bota dizkiete leihoetatik, eta "iraindu eta mehatxatu" egin dituzte, Jaurlaritzako iturrien arabera. Iturri berberek erran dutenez, egoera 00:30erako "kontrolpean" zuten. Une horretan zentroan zeuden zortzi gazteetatik sei Bergarako komisaldegira (Gipuzkoa) atxilotuta eraman dituzte, "erasoak" eta "mehatxuak" egitea leporatuta. Gertatutakoa Gipuzkoako Adingabeen Fiskaltzari jakinarazi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.