Sei adingabeko atxilotu dituzte Gasteizen, ibilgailuak harrikatzea egotzita

N-1ean, Abetxuko auzoaren parean, zihoazen autoei eraso diete. Harriak ez ezik, su itzalgailu bat ere jaurti dute.

2007ko abuztuaren 20a
17:24
Entzun
15 eta 17 urte bitarteko sei gazte atxilotu ditu bart Ertzaintzak Gasteizen, N-1 errepidean, Abetxuko parean, igarotzen ari ziren ibilgailuei eraso egitea leporatuta.

Ertzaintzak azaldu duenez, bart gaueko hamabi eta erdiak aldera N-1ean autoan zihoazela harriekin eraso dietela esanez deitu diete zenbaiat lagunek. Dei horiek jaso eta segituan, esandako lekura joan dira Ertzaintza zein Gasteizko Udaltzaingoa, haiek ere jaso baitituzte salaketa deiak. Tamaina handiko harriak eta su itzalgailu bat aurkitu dituzte errepidean, eta baita harrikadaka hondatutako zenbait auto ere.

Inguruak miatzen hasi, eta susmagarri gisa atxilotu dituzten hiru adingabeko aurkitu dituzte udaltzainek. Handik gutxira beste hiru gaztetxo topatu ditu Ertzaintzaren patruila batek, eta bati su itzailgailu baten segurtasun uztaia aurkitu diote. Erasoetan parte hartu dutelakoan atxilotu egin dituzte haiek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.