Sei atxilotu zenbait etxetan indarrez lapurtzea egotzita
IRUÑEA. Zenbait etxetan indarra erabiliz lapurretak egiten zituen sare bat desegin du Polizia Nazionalak, eta sei kide atxilotu ditu Iruñean eta Zaragozan (Espainia). 22 eta 43 urte artean dituzte, eta lapurretak egiteko materiala atzeman diete. Ikerketa irailaren 14an abiatu zuela jakinarazi du Espainiako Barne Ministerioak. Hamar etxe ostu zituztela uste du Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu