Sei auto erre dituzte Sestaon, Barakaldon, Galdakaon eta Zornotzan

2008ko irailaren 9a
19:24
Entzun
Ezezagun batzuek sei auto erre dituzte azkeneko orduetan Bizkaian: Sestaon, Barakaldon, Zornotzan eta Galdakaon.

Haietatik hiru Sestaon kiskali dituzte, 00:30 aldera, Udalak bere autoak uzten dituen leku batean, La Puntan. Hiru auto zeuden une hartan, aurretik erreak izan zirenak. Udalak han zeuzkan utziak auto horiek, dagoeneko erabiltzeko balekoak ez zirela-eta.

Hiru ordu laurden beranduago Barakaldon egin dute erasoa, Megapark merkatalgunean, aurreko lekutik kilometro batera.

Sestaoko udaltzainen ustez, talde berak egin ditu bi ekintzak.

Galdakaon gaur goizean erre dute, Zamakoa kalean, 6:40 aldera.

Zornotzako erasoa atzo izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.