Atentatua Errusian

Sei dira ekintzaile suizidek egindako erasoaren ondorioz Moskun hildakoak

Bi emakumek gorputzera itsatsita zeramatzaten lehergailuak eztandarazi dituzte Mosku erdialdeko kale jendetsu batean, eta dagoeneko sei dira leherketa horretan hildakoak. Nazional Hotelaren atarian gertatu da atentatua, Kremlimetik —Gobernuaren egoitzatik— gertu eta Legebiltzarretik 50 metro eskasera. Hain zuzen ere, agintariek uste dute Legebiltzarra zela ekintzaileen jomuga, eta hara iritsi baino lehen, nahi gabe, lehertu zaizkiela bonbak.

2003ko abenduaren 9a
15:29
Entzun
Hasiera batean,hildakoak bost zirela zabaldu dute Errusiako agintariek, baina, gero, gorpuen zatiak jaso eta kontaketa zehatza egin dutenean, sei lagunen hilotzen zatiak zeudela konturatu dira. Eztanda oso handia izan da, eta, ondorioz, hildakoetako zenbait txiki-txiki eginda geratu dira.

Zauritu, berriz, hamahiru lagun egin ditu, eta haietako bost oso larri daude. Beraz, litekeena da orduek aurrera egin ahala hildako kopurua handitzea.

Oraindik argitzeke dagoen beste puntu bat, ekintzaile suizidak zenbat ziren da. Hasiera batean, bi emakume izan direla atentatuaren egileakzabaldu dute agintariek, baina pixkanaka, erasoa emakumek egin dutenaren hipotesia indartzen ari da.

Jomuga Errusiako Legebiltzarra zela, berriz, gero eta argiago dago. Izan ere, lekukoek batzuk esan dute atentatugileen deskripzioareki nbat zetozen emakume batzuk Legebiltzarraren egoitza non zegoen galdezka ibili direla leherketa gertatu baino segundo batzuk lehenago. Ondorioz, ekintzaileen helburua Legebiltzarra zela uste dute agintariek, baina hara heldu baino lehen —50 bat metro lehenago— nahi gabe lehertu zaizkiela bonbak.

Joan den igandean egin ziren Errusian Legebiltzarrerako bozak, eta Vladimir Putin presidentearen Errusia Batua alderdia izan zen nagusi.

Halaber, azkenaldian hainbat atentatu handi izan dira Errusian, azkena joan den ostiralean. Ordukoan, ekintzaile suizida batek tren baten barruan lehertarazi zuen gorputzera lotuta zeraman bonba Kaukaso iparraldean, eta 44 lagun hil eta 150etik gora zauritu zituen. Errusiako agintariek gerrillari txetxeniarrei leporatu dizkiete eraso horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.