Sei gazte atxilotu ditu Poliziak Basaurin, borroka egin eta gero
BASAURI. Kalean borrokan aritu zirelakoan, sei gazte atxilotu zituen igandean Ertzaintzak Basaurin (Bizkaia). Zaurituta zeuden haietako hiru, eta ospitalera eraman zituzten. Ustez labanekin aritu ziren borrokan, Agirre Lehendakariaren kalean; bi aizto ibai baten ondoan aurkitu zituzten ertzainek. Herrizaingo Sailak azaldu du ikertzen ari direla zergatik eta nola hasi ziren borrokan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu