Politika

Sei gaztek deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, foruzainei erasotzea leporatuta

Gazte nafar horietako lau kartzelan daude, iazko martxoko eraso batez akusatuta. Beste biei 10.000na euroko bermea ezarri diete.

2009ko otsailaren 12a
18:54
Entzun
Sei gaztek deklaratu dute gaur goizean Espainiako Auzitegi Nazionalean, foruzainei erasotzea leporatuta. 2008ko Martxoaren 8an Iruñeko alde zaharrean foruzainekin izandako istiluetan parte hartzeaz akusatuta daude. Horietatik lau (Iker Araguas, Iñaki Marin, Xabier Sagardoi eta Luis Goñi) espetxean daude beste sumarioengatik, eta horrela jarraituko dute oraingoz, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez.

Artzai Santesteban eta Joseba Fernandez, aldiz, libre zeuden eta gaur epaileak 10.000 euroko bermea ezarri die bakoitzari kalean jarraitu ahal izateko. Guziek ere ukatu dute eraso hartan parte hartu izana. "Batzuk inkomunikaturik egon ziren bitartean egindako deklarazioak ukatu dituzte, eta torturapean egin zituztela salatu dute", AAMren esanetan.

"Berriz ere torturaren erabilpena salatu nahi dugu. Auzitegi Nazionalak tortura tresna gisa erabiltzen du sumario berriak irekitzeko, eta gero eta pertsona gehiago sumario hauetan inplikatzeko", dio AAMren oharrak. "Inkomunikazioak hau guzi hau ahalbidetzen du, eta horrexegatik legeria berezi hori desagerrarazteko exijitzen dugu".

Gaur arratsaldean Antsoainen (Nafarroa) mobilizazioak izango dira: 19:30ean pankarta eta kartelekin kontzentrazioa egingo dute (Kaputxinos biribilgunean), eta ondoren asanblea informatiboa. Larunbatean manifestazioa egingo dute 18:00etan hasita, Lapurbide plazatik. Mobilizazio hauetan parte hartzera deitu du AAMk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.