'BBVA auzia'

Sei hilabeteko espetxe zigorra jarri dio Ibarrari Espainiako Auzitegi Nazionalak

Espainiako Auzitegi Nazionalak sei hilabeteko espetxe zigorra jarri dio BBVAko lehendakaritzako kide Emilio Ibarrari, "bidegabeko jabetzea" leporatuta. Hiru hilabetean egunean 300 euro ordaintzera ere zigortu dute. Akusatuta zeuden zuzendaritzako beste lau kideak errugabe jo ditu. Ibarra ez da espetxera joango ez duelako aurrekari penalik.

2005eko azaroaren 25a
13:01
Entzun
Fiskalak bi urteko espetxe zigorra eskatu zuen Ibarrarentzat, eta urte eta erdikoa gainerako akusatuentzat, hain justu, Juan Urrutiarentzat, Jose Maria Concejorentzat, Luis Bastidarentzat eta Rodolfo Molinuevorentzat.

Delitua egin zuela erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak, baina defentsak eskatu bezala, zigorra txikitu egin du, Ibarrak "onartu" egin zuelako egindakoa, eta "egindako kaltea konpondu" zuela iritzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.