Sei hilabeteko kartzela zigorra eta sei urte eta erdiko gaitasungabetzea ezarri do Espainiako Auzitegi Nazionalak Iñigo Gandariasi. 2013 eta 2014 urteen artean, sare sozialetan, ETAko hainbat kide goratzeaz akusatua zegoen Gandarias, eta Fiskaltzak bi urteko kartzela zigorra eskatua zuen haren aurka. Azkenean, ordea, akordioa lortu dute bi aldeek.
Dena den, gazte bizkaitarraren abokatuek kartzela zigorra bertan behera uzteko eskatu diote auzitegiari, argudiatuta hemeretzi urteko gazteak ez duela aurrekaririk.