Politika

Sei hilabeteren buruan bere proiektu politikoa aurkeztuko du Aralarrek

Aralar alderdia konferentzia politikoa egiten ari da Araiako (Araba) zineman. Patxi Zabaleta koordinatzaileak aurreratu duenez, sei hlabeteren buruan Euskal Herrian bakea eta normaltasuna lortzeko beren proiektu politikoa aurkeztuko dute; hain justu, proposamen horren ardatza autodeterminazioa izango dela nabarmendu du. Nolanahi ere, astelehenean azalduko ditu Aralarrek gaur harturiko erabakiak.

2003ko urriaren 4a
16:30
Entzun
Patxi Zabaletak azaldu duenez, Euskal Herria baketzeko eta normaltasun politikoa lortzeko plan propioa aurkezteko konpromisoa hartu du Aralarrek. Plan horretan autoderminazio eskubidea "argi eta garbi" aintzat hartuko dela nabarmendu du, eta gainerako alderdi politikoekin harremanak izango dituztela beren proposamena egituratzeko.

Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak aurkeztutako planaren alternatiba izan nahi du Aralarren proposamenak, alderdi horrek hutsune nabariak ikusten baitizkio lehendakariaren planari: hala nola, ez dela bake prozesu bereizi bat aurreikusten, Euskal Herriari etorkizunerako aukera bakarra ematen zaiola —atxikimendu libreko estatusa—, eta lurraldetasuna gauzatzeko urrats zehatzik ez dela proposatzen.

Alderdiekin harremanak ez dituztela abertzaleengana mugatu nahi adierazi du Zabaletak, baizik eta harreman onak nahi dituztelaIUrekin, "zibilazatuak" PSOErekin, eta "demokratikoak"hala nahi duten, "baita PPrekin ere".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.